2016(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Talde lana


Talde lanak asko erabiltzen dira: lan munduan, ikastetxeetan... etab. Batzuetan onuragarriak dira, baina bete batzuetan ez dira hain onuragarriak.
Taldea oso lan ona egin dezake, baina, beste batzuetan besteren buztanarekin euliak kendu nahi dituzte. Hori, lan eta talde askotan gertatzen da eta oso kontra nago; izan ere, batzuk asko sartzen dira eta bikain egiten dute. Baina, beste batzuk ez dute ezer egiten; kopiatzen dute.
Adibidez, lan munduan diru asko galdu dezakete, hainbat gauzatik: pertsona bat ez badago ados beste batekin edo ez badu ezer egiten edo ez badu ondo egiten. %25 edo gehiago galdu dezake.
Beraz, talde lana ez da onuragarria. Eskolan nota baxua edo altua atera ditzakezulako beste baten erruz, eta ni ez nago alde, kontra baizik.

2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Resultado de imagen de amaia lapitz eta erregina gorriaren hilobiaResultado de imagen de amaia lapitz eta erregina gorriaren hilobiaAgirre, K.: Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia, Orbe, A.(ilustratzailea), Elkar, Donostia, 2010.
Amaia Lapitz bere amari laguntzen dio bere lanekin. Hondakin batzuk lantzeko Mexikora joaten dira; izan ere, Amaiaren ama arkeologa da. Bi egun pasa eta gero, Amaia hondakin zuzendaria hilda ikusten du. Zergatik hil diote hondakin zuzendariari? Zer egingo du Amaia? Kasua landu egingo du, ala ez?
Pertsonaiak errealak dira ez direlako artifizialak. Nahiz eta pixka luzegia izan, oso entretenigarria da. Misteriotsua da, intrigazkoa delako. Misterio liburuak gustatzen bazaizkizu, liburu hau gomendatzen dizuet, oso interesgarria baitago.
  MISTERIOA GUSTATZEN BAZAIZU, INTRIGA GUSTATZEN BAZAIZU ETA IRAKURTZEA GUSTATZEN BAZAIZU, HAU ZURE LIBURUA DA !!!
J. San José, 2015-11-23